GIZARTEA LITERATURAREN AKUILUThis is a featured page

50eko hamarkadan kezka politikoa, soziala, filosofikoa, erlijiosoa eta artistikoa ez ezik literaturaren inguruko kezka ere bazegoen, literatura ez baitzen autonomoa.
Hamarkada honen hasieran, gerraosteko giro ilun eta pobretik irteten hasteko hainbat eragile garrantzitsu sortu ziren: argitaletxeak, ikastolak eta alfabetatze-taldeak, euskara batua...
Mugimendu politikoaren eta kulturalaren arteko lotura nabarmena izan zen 60 eta 70eko hamarkadetan.
Vatikanoko II.kontzilioak (1962-1965) Eliza katolikoaren eraberritzea bideratu zuen. Apaizgai asko eta apaizak ere, Elizaren bidea utzi eta laikotu egin ziren. Euskal Herrian, Elizako buruek Francoren aldeko jarrera izateak instituzio horrekiko mesfidantza piztu zuen euskal fededun askoren artean.
Elizaren bidetik aldendutako asko politika eta gizartegintzan murgildu ziren. Abertzaletasuna ez ezik, ezkerreko mugimendu gazteak sortu ziren (ETA).
Gerraurreko ikuspegi nazinalista tradizionalak goia jo eta behera egin zuen. Gazteok, industrializazioak eta garapen ekonomikoak sorturiko gizarte berriaren seme-alaba dira: kaletarrak, apaigai nahiz unibertsitatean eskolatuak, euskara batuaren aldekoak eta asko euskaldun berriak.

Argitaletxeak

1942tik aurrera, EKIN argitaletxeak eskaini zien euskaraz kaleratzeko aukera, Buenos Airesen, ordea.
Hamar urte luze pasa behar izan ziren argitaletxe berriak sortu eta abian jartzeko.





























No user avatar
ncasado
Latest page update: made by ncasado , Oct 30 2006, 10:35 AM EST (about this update About This Update ncasado Edited by ncasado

167 words added

view changes

- complete history)
Keyword tags: None
More Info: links to this page

Anonymous  (Get credit for your thread)


There are no threads for this page.  Be the first to start a new thread.