alaitzo
IGELA: Jon Mirandek eta Txomin Peillenek sortutako liburua da. Beraien helburua herrirarren tabuen kontra jokatzea zen. Ordura arte ukiezinak ziren eliza eta beste hainbat tradizioei barre eginez. Aipagarria da ahozko literaturati eskaini zioten lekua. Baina etsai asko batu zitzaizkion Igelari fededunak batez ere. Irakurle asko baina laguntzaile gutxi zituenez 1963 itxi behar izan zuten.
EUROPAKO JOERAK EUSKAL LETRETAN
Aldizkariek garrantzi handia zuten euskal testuen zabalkundean. Idearik distiratsuenak euskal literaturan txertatu asmoz, idazle asko Europara begira jarri ziren: Mitxelena eta Txillardegi, esaterako.
KOLDO MITXELENA (1915-1987)
Espetxeratua izan zen 1937an euskal gudarostean aritzeagatik. Heriotz zigorra ezarri bazioten ere aske atera zen. Edonola ere, 1946an berriro kartzelaratu zuten Francoren aurka egiteagatik eta kartzelan egon zen bi urte hatan punta-puntako filologo bihurtu zen.
Sekula ez zituen lanak bukatutzat jotzen, etengabeko kritika eta autokritikan aritzen baitzen. Bere lanak euskal linguistikan eta filologian nagusitzen dira. Gaztelaniaz eta euskaraz, bietara idazten zuen. Gaztelania nazioartera zabaltzeko asmoz eta euskaraz idazterako garaien literatura eta zine-kritika zituen gustokoen. Ezaugarri dezente ditu: hiztegi aberatsa, ironia puntua, maila zientifiko handiko testuak, esaldi luze eta konplexuak.
TXILLARDEGI (1929)
Bilbon ikasi zuen Industri Ingeneritza. Hainbat aldiz atxilotu zuten abertzale izateagatik. Atzerrian egin zituen hizkuntzalati ikasketak.
Txillardegik erabateko aldaketa ekarri zion euskal literaturari ordura arteko tradizionalismotik atera ezinda baitzebilen eta berritzea lortu zuen. Berrikuntza, batez ere, hizkera eta gaien aldetik ekarri zuen. Teknikan ere berrikuntza aipagarri bat egiten du 1.pertsonan idaztearena, alegia.
Txillardegik euskara ikasi zuen unetik egin zuen euskara batuaren alde. Honela idatzi ditu eleberri hauek: Leturiaren egunkari ezkutua (1957), Peru Leartzako (1959), Elsa Scheelen (1969), Haizeaz bestaldetik (1979), Exkixu (1988) eta Putzu (1999) besteak beste.
Eleberriaz gain saiakerak ere idatzi ditu. Hainbat aldizkaritan ere idatzitakoa da.
There are no threads for this page.
Be the first to start a new thread.